Gozokiaren banaketak erantzun handia izan du herritarren aldetik

DURANGO |Urtero bezala, urriaren 13an, Durangok ohiko artopil banaketa egin du. Udalbatzak, txupineroekin batera, 4.000 gozoki, muztioa eta txakolina banatu ditu. Ohorezko aurreskuaren ondoren, ilara luzeak udaletxeko etxabean, egun herrikoiaz gozatzeko.