Txupinazoa irailaren 6an, larunbata, izango da eta igandean nekazaritza azoka

ELORRIO| Elorrioko Udalak irailaren 6tik 14ra bitartean ospatuko den Ferixa Nausikoak 2025 jaialdiaren egitarau osoa aurkeztu zuen. Agerraldian Itsaso Basauri Larrañaga Kultura eta Jaietako zinegotziak eta Iñaki Larrañaga Arriola antzokiko programatzaileak hartu zuten parte. Bertan, udalerria berriro giroz, musikaz eta tradizioz beteko duten jaietako ekitaldiak eta berrikuntzak zehaztu zituzten. Aurkezpenean Sabin Aizpuru ere izan zen, aurtengo kartel lehiaketaren irabazlea.
Udalak 260.000 euroko aurrekontua bideratuko du programa antolatzeko, publiko guztientzako 50 jarduera baino gehiago barne. Udaleko arduradunek azaldu dutenez, haurrentzako 29 jarduera programatu dira, 22 gazteei zuzenduak eta 15 adinekoentzat pentsatuak, belaunaldien arteko proposamen ugariez gain.
Programazioa deskargatu HEMEN
Herri mailan antolatzen diren ekintzen artean, honakoak izan daitezke aipagarrienak:
- OSTIRALEAN, hilak 5, Txosnagunearen irekiera.
- LARUNBATEAN, hilak 6, Txupinazoa eta danborrada.
- IGANDEAN, hilak 7, Ferixia.
- ASTELEHENEAN, hilak 8, koadrilen bazkaria, eta koadrilen arteko jolasak.
- OSTIRALEAN, hilak 12, Jubilatuen eguna, eta Txosnaguneak antolatzen duen kontzertua plazan: Tatxers eta Süne.
- LARUNBATEAN, hilak 13, Sukalki eguna, karroza jeitsiera eta DJak.
- Eta jaiei itxiera emateko, IGANDEAN, hilak 14, Elorrioko Koloreak eta zaporeak, Herri kirolak eta Bertsosaioa.