DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Langile bat zauritu da Abadiñon, eskua makina batean harrapatuta

Lan-istripua goizeko zortziak inguruan gertatu da, Astola industrialdean

Istripua gaur goizean gertatu da

ABADIÑO | Langile bat zauritu da gaur goizean AL-KO KW Damping Technology enpresan, Abadiñoko Astola industrialdean, izandako lan-istripuan. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, langilea zauritu egin da, eskua makina batean harrapatuta.

Suhiltzaileak bertaratu dira, baita zauritua artatu duten osasun-zerbitzuak ere, eta ospitalera eraman dute, Segurtasun Sailak baieztatu duenez.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top