Bisita hauek doakoak izango dira, euskaraz, eta Urkiola Landa Garapenaren babesarekin

DURANGALDEA | Ekainetik irailera 11 bisita gidatu antolatu ditugu, Durangaldeko beste horrenbeste udalerrien ondarea eta historia ezagutzeko. Bisita hauek doakoak izango dira, euskaraz, eta Urkiola Landa Garapenaren babesarekin egingo dira.
Dena dela, 11 bisita baino gehiagok osatzen dute katalogo osoa. Gaur gaurkoz, taldeei eskainitako 16 bisiten eskaintza dago jasota Gerediaga Elkartearen webgunean.
Larunbatean (ekainak 28) eta igandean (ekainak 29) Urkiolako Natur Parketik egingo ditugu bisitak.
Lehenengoan, Urkiolan zehar izango da ibilbidea, baina Saibi mendira igoko dugu, bertan dauden gerra zibileko lubakiak ikusteko.
Igandean, Mañaria herria ezagutuko dugu. Baserri, benta eta harrobietan zehar ibiliko gara.
Hiru eta bi ordu t’erdiko bisitak dira. Mendi ibilbidea da lehenengoa, eta bigarrena errepidean zehar izango bada ere, leku aldapatsu eta malkorretan ibiliko gara batzuetan. Horregaitik, mendiko oinetakoak eta erropak ekartzea eta norberak urak eta jatekoa eroate gomendatzen dugu.
Bisita gidatu honetan parte hartzea doakoa da, baina leku mugatua denez, aurretik izena ematea derrigorrezkoa da Gerediaga Elkartera deituta (946818066) edota helbide elektronikora mezu bat idatzita (gerediaga@gerediaga.eus).
Partaideek antolakuntzakoen baieztatzea beharrezkoa izango dute bisitan parte hartzeko.