DURANGOKO AZOKA - DOT Durangaldea

“60 urteren ostean, bizi-bizi dago eta ibilbide luzea izan arren, gaztetuta dago”
Lau egun hauen balorazio oso positiboa egin dute Gerediagatik

Milaka pertsona batu dira egun hauetan Landakogunean

DURANGO | Siadeco ikerketa etxeak 2024an Durangoko Azokaren inguruan eginiko ikerketaren datuak aukeztu zituzten atzo. Emaitzok, jada euskal kulturgintzan zabalduta zeuden hainbat uste baieztatzeko aukera eman digute. Besteak beste, azokara hurbiltzen diren bisitarien gehiengo zabal batek, euskarazko sorkuntza hauspotzeko eta sortzaileen lana bultzatzeko asmoz egiten duela. Hortaz, pozik esan dezakegu, 60. urteko ibilbidea borobildu duen edizio zoragarri honek, ikerketa horretan bertan kaleratutako ondorioak berretsi dituela.

Bisitari fidelak ditu Durangoko Azokak. %90ek urtero errepikatzen dute bisita, eta bisitari berriak ere jasotzen ditu edizio bakoitzean. 60. edizio hau, horren adibide izan da. Durangoko Azoka oso jendetsua izan da lau egunetan. Datu horiek agerian uzten dute Azokak bizi duen egoera osasuntsua. 60 urteren ostean, bizi-bizi dago eta ibilbide luzea izan arren, gaztetuta dagoela erantsi dezakegu. Izan ere, bisitarien bi heren 45 urtetik azpikoak dira. Adin eta izaera anitzeko bisitariak dituzte azken urteetan egindako egokitzapenei esker; arnas luzeko eredu arrakastatsu baten aurrean daudela seinale.

Gazteak azokan

Horren ildotik, gazteei Durangoko Azokarako deia egiteko bi ekimenen garrantzia ere azpimarratzekoa da: Ikasle Goiza eta Gazte Eztanda. Batetik, ikasleei bideratutako egunak kultur transmisioak duen balioa erakutsi zuen, baita hezkuntza zentroek Kulturaren Jaialdian parte hartzeko duten nahia ere. Euskal Herri osoko hainbat ikastetxetako milaka ikasle heldu ziren Azokaren irekiera egunean, autobusez (160) zein trenez. Lehen ordutik ikasle eta irakasleei bideratutako saioak arrakastatsuak izan ziren, eta gazteenei ere azokaz gozatzeko aukera eman ahal izan genien.

Bestetik, larunbatean Gazte Eztanda eguna izan zen. Beste urte batez, Durangoko Azokatik gazteei begirako apustua indartu eta haiei begirako egitaraua eraiki zuen antolakuntzak. Agerikoa da emaitza, gazteen presentzia handia izan baitzen egun osoan zehar.

Guneen errotzea

Aurten bi gune berri irekitzea erabaki dugu. Ez urteurren borobil baten nobedade bezala, baizik eta etorkizunera begirako apustu gisa. Batetik, Berbagailua gune berria estreinatu dugu, gaur egun euskaraz ekoizten diren bideopodcastak grabatzeko. Eguneko hiru ekoiztu ditugu, guztira dozena bat. Podcastak gailuetan du zentzua, baina Berbagailuan zuzenean ere ikusi eta entzun ahal izan dira; grabazioa gertutik jarraitzeko aukera izan dute zaleek. Arrakasta gehien izan dutenak “baDAbil”, “Benetan zabiz” eta “Belarrijana” izan dira. Bestetik, Atartea gunean ere, orokorrean oso balorazio positiboa egin dute. Durangoko Arte eta Historia museoa lehenago ere ezaguna zen azokako hainbat aurkezpen bertan egin izan direlako. Aurten, arte ederrei zuzendutako gunearen izaera hartu du, eta harrera ederra izan dute ikustratzaileen erakusketak eta aurkezpenek, zein Irati Bazetaren Harien Isla erakusketak, etenik gabeko bisitari jarioarekin.  Datozen urteetan garapena izango du gune berri horrek.

Berrikuntzak atzean utzi gabe, gauetako eskaintza berriro ere martxan jarri dela azpimarratu nahiko genuke, arrakastarekin gainera: behin Landako Gunea itxita antolatutako ekitaldi zein kontzertu guztiak bete-beteta egon dira.

Aurten Kulturaren Jaialdia lerroburua eman diogu Durangoko Azokari, hamarkadatik gora daramagulako kultura bere forma guztietan erakusteko ahaleginean. Bai erakustazokak, bai guneek, bai kultur eskaintza ordutegi guztietara zabaltzeak izan duten harrera ikusirik, Kulturaren Jaialdi izaera erabat finkatu dela esan genezake, datozen urteetarako bidea erakutsiz.

Eragina

Siadecok eginiko ikerketaren emaitzak eskuan, baieztatu genezake Durangoko Azokak duen eragina ez dela azokaren egunetara mugatzen. Hurrengo egun eta asteetan ere nabaria da haren eragina. Euskal kulturaren sustapenean pizgarri gisa funtzionatzen du eta horrek beste balio erantsi bat gehitzen dio egitasmoari, agerian uzten duelako Durangoko Azokak euskal kulturan betetzen duen tokia, ez soilik azoka gisa duen garrantziagatik, baizik eta kulturaren testuinguru osoan duen eraginagatik.

Azkenik, ez genuke balorazio hau amaitu nahi Durangoko Azokan parte hartu duten eta egunotan Durango bisitatu duten kulturzale guztien jarrera ezin hobea aitortu gabe. Eredugarriak dira azoka zein herria bisitatzerakoan. Eskerrak eman nahi dizkiegu, bereziki, uneren baten azokako espazioetan sartzeko itxaron behar izan duten guztiei, hain ulerberak izateagatik. Zorionak antolakuntzan bidelagun izan zaituztegunoi, azokako partaide, bisitari eta sortzaileei. Jarrai dezagun urte luzez euskal kulturaren jaialdi eder honen bidez euskal kultura eta euskal sorkuntza indartzen.

The post “60 urteren ostean, bizi-bizi dago eta ibilbide luzea izan arren, gaztetuta dago” first appeared on DOT Durangaldea.

Sormen Beka 2025: “Gizaberetxoak. Joxe Azurmendiren joanak eta etorriak”
Aurtengo Sormen Beka Komiki lanetara bideratu da

Saria astelehen honetan banatu da

DURANGO | Durangoko Azokako 60. edizioko Sormen Bekako irabazleak saritzekoa prentsaurrekoa egin da gaur Ahotsenea Literaturan. Bertan, irabazleekin batera, Gotzon Gomez Gerediaga elkarteko presidentea, Mireia Elkoroiribe Durangoko alkatea eta Unai Iturriaga irabazlea hautatzeko epaimahiko kidea izan dira.

Aurtengo Sormen Beka Komiki lanetara bideratu da. Guztira Sormen Bekara hamabi lan aurkeztu dira, oso estilo eta tematika ezberdinak hizpide hartuta (umeei bideratutako komikiak, manga, zientzia fikziozkoak, umorezkoak, historikoak,…). Horien artean, “Gizaberetxoak. Joxe Azurmendiren joanak eta etorriak” lana aukeratu du epaimahiak.

Komiki horren bitartez Joxe Azurmendi eta zenbait autore feministaren arteko (Angela Davis, Simone Weil, Vandana Shiva, Jule Goikoetxea…) elkarrizketa fikzionatuko dute. Krisietatik bilaketetara, gizaberetxo horien ezinegon, galdera eta gogoetak landuko dira, elkarren arteko zubiak eraikiz eta elkar aberastuz.

Euskal Herrian ardaztuta, Euskal Herriko eta munduko bazter zein egoera ezberdinetan kokatuko dira autoreok, haien bizitzako pasarte esanguratsu batzuk ezagutaraziz, haien pentsamendua azalduz eta gaur egun bogan dauden gizarte-auziak jorratuz. Pasarte ezberdinak collage modura josita, tonu umoretsu, jostari eta zorrotza izango da nagusi.

Proiketu kolektiboa da aurtengo Sormen Bekaren irabazlea, izan ere, hiru dira atzean dauden sortzaileak: Ainhoa Olaso, Usue Egia eta Mikel Urdangarin. Urdangarinen tesia ezagutu ostean, hiruren arteko elkarlan proiektu bat abiatzeko gogoz. Egiak marrazkiak eta Olasok gidoia egingo du. Hala, batez ere Azurmendik Davisekin zituen loturetan zentratuta, Azurmendi pentsalari feministekin elkartuko da komikian zehar, eta haien arteko eszenak fikzionatuko dira.

Sinopsia

Joxe Arantzazuko Santutegian ikasle dabilela, aita hiltzen zaio lan istripu batean. Fedea auzitan jartzean, bizitzako zimenduak eraitsiko zaizkio eta bizitzaren zentzuaren bilaketan abiatuko da. Une berean, Dynamite Hillen (AEB) arrazializatutako familien aurkako bonba-erasoen ondotik, Angela Davis borroka anti-arrazistan aktibatu eta bere ibilbide politikoa hasiko du. Bi pertsonaia hauek munduko txoko ezberdinetan elkar lotzen joango dira, bidean hainbat gizaberetxorekin topatuz.

Epaimahaia

Epaimahaikideak hauek izan dira aurten: Unai Iturriaga, Esti Albizu, Ainara Azpiazu “Axpi”, Adur Larrea eta Garazi Arrula. Adierazi dutenez, Joxe Azurmendiri buruzko lana aukeratu dute, besteak beste, proiektu “anbiziotsu”  bat delako.

“Batetik, euskal pentsalari handi bat (gizonezkoa bera) bere garaiko mundu mailako pentsalari feministekin elkarrizketan jartzen duelako ezohiko formatu baten bitartez, komikiaren lengoaiaren bitartez, hain zuen ere. Bestetik, hain seriotzat hartu ohi den mundu intelektuala umoretik eta jarrera jostari batekin lantzeko asmoa ere baloratu dugu. Orijinala da gaia eta tonua uztartzeko proposamena”, argudiatu dute

Proiektu irabazlea, anekdota metaketa batetik harago doan arnas luzeko egitasmo bat da, hasi eta buka pentsamenduaren eta bizipenen gurutzatzeak harilkatuko dituena. “Alderdi grafikoari lotuta, interesgarria da formalismotik at estetika propio ez akademizista baten alde eginiko hautua, zeinak bat egin lezakeen istorioan aipatzen diren egileen jarrera intelektual ertzekoarekin” erantsi dute.

Zortzigarren beka deialdia

Gerediaga elkarteak sortzaile berriei bultzada emateko helburuz sortu zuen Sormen Beka deialdia eta Durangoko Udala izan du hasieratik bidelagun, besteak beste, 15.000 euroko saria eman ahal izateko eskaintzen duen laguntzagatik. Aurten, zortzigarren edizioa izan dute eta Gotzon Gomez Gerediagako presidenteak adierazi du sortzaile berrien bidelagun izateko nahiari bide ematen jarraitzeko asmoa dutela. “Gazte jende asko nabaritzen genuen, arlo ezberdinetan, sortzeko gogoarekin, euskaraz eta euskaratik gainera. Eta horren erakusleiho baino gehiago izan nahi genuen”, bere esanetan.

Atopia rol jokoen egitasmoa izan zen lehen bekaduna, eta geroztik Kai Nakairen diskoa, Bañolet ikus-entzunezkoa, Ibai Aizpuruaren Barraka bideojokoa, Jon Ander Urrestiren Eukalyptus antzezlana, Marramiau sorkuntza taldearen Argizagi. Zubiak adiskidetasunerantz telesaila eta Irati Bazetaren Harien isla erakusketa saritu dituzte

The post Sormen Beka 2025: “Gizaberetxoak. Joxe Azurmendiren joanak eta etorriak” first appeared on DOT Durangaldea.

Gaur Durangoko Azokak agur esango dio bere 60. edizioari
Gaur goizean Ahotsenea Literaturan, Sormen Beka DA! sari-ematea izango da

Durangoko Azokaren azken eguna

DURANGO | Hiru egun igaro ondoren, gaur, astelehena, Durangoko Azokaren azken eguna izango da. Milaka pertsona igaro dira Landakogunetik eta gaur ere jendetza espero da. Ekitaldi asko antolatu dira eta horien artean hauek daude:

– 10:00etan, Ahotsenea Literaturan, Sormen Beka DA! sari-ematea, Gerediaga eta Durangoko Udalaren eskutik.

– 11:30etan Jose Azurmendiri aitortza ekitaldia, Jakin Fundazioaren eskutik.

– Egun osoan zehar “Amerikanuak” liburuarekin lotuta, euskal diasporari buruzko hitzaldiak Atartean.

Arratsaldean Gerediagak lehenbiziko balorazioa eskainiko du.

The post Gaur Durangoko Azokak agur esango dio bere 60. edizioari first appeared on DOT Durangaldea.

Geldialdia egin du Durangoko Azokak Palestinaren genozidioa salatzeko
Kultura erdigunean jarririk, elkarretaratzea egin da Landako plazan

Igande honetan egin den mobilizazioaren argazkia

DURANGO |Palestinako Genozidia arbuiatzeko geldialdia egin du gaur Durangoko Azokak. Kultura erdigunean jarri eta mugez haratagoko elkartasun mezua helarazi dute gaur ehundaka kulturzalek Landako Plazatik, poesia eta musika uztartu dituen elkarretaratze hunkigarrian.

Ekitalida hasteko, Gotzon Gomez Gerediaga Elkarteko presidenteak hartu du hitza. “Euskal kulturaren erakusleiho honetatik munduari ere begiratzen diogu, eta aurtengo edizio honetan, tarte batez bada ere, gelditzeko beharra sentitzen genuen”, azaldu du Gomezek. “Gelditzea, palestinako genozidioari ez esateko. Gelditzea, pentsamenduak mugitzeko. Gelditzea, ekintzak aktibatzeko. Gelditzea, palestinarrei mezu bat bidaltzeko: ez zaituztegu bakarrik utziko. Kulturgintzatik ere, zuekin gaude”, erantsi du.

Era horretan, gaur, Durangoko Azokaren egitaraua eten egin da ordu erdiz, eta 136 partaide ere batu dira geldialdira. Gomezen ostean, Asun Elorriaga Gerediagako elkarteko kideak hartu du hitza ekitaldia jarraitzeko eta hainbat idazlek bidalitako poemak entzun ahal izan dira: Alde batetik, Danele Sarriugartek, Itxaro Bordak, Josu Goikoetxeak, Ainhoa Urienek, Leire Bilbaok eta Erika Lagomak gaurko sortu dituzten poemak entzun dira . Bestetik, Laura Mintegik, Gotzon Barandiaranek, Eider Beobidek eta Maria Osesek; Rikardo Arregiren, Nazim Hikmeten, Mosab Abu Toha-ren eta Mohammed el-Kurden poemak irakurri dituzte. Eta azkenik, Hawari ahizpek: Mahmud Darwixen ‘Lur honen gainean’ poema irakurri dute.

Ekitaldiarekin amaitzeko Esanezin kantuak zuzenean abesti bat jo du.

The post Geldialdia egin du Durangoko Azokak Palestinaren genozidioa salatzeko first appeared on DOT Durangaldea.

Durangoko Azokaren indar kulturala berretsi du ikerketa batek
“Euskarazko sorkuntza eta zaletasuna hauspotzeko oso garrantzitsua da”

Irudian, Gerediaga Elkarteko Beñat Gaztelurrutia eta Gotzon Gomez, ikerketa egin duten Siadeco etxeko Lide Rekondo eta Unai Oiartzunekin

DURANGOKO AZOKA | Urtebeteko jardun eta datuen analisi sakonaren ostean, eskuragarri daude jada Siadecok Durangoko Azokarekin elkarlanean garatutako ikerketaren emaitzak. Igande honetan jakinarazi dira prentsaurreko bidez datu horiek eta baieztatu egin dute orain arte kulturgintzaren arloan zabalduta zegoen ustea: Durangoko Azokak euskarazko sorkuntza eta zaletasuna hauspotzeko oso garrantzitsua da eta handia da ere kulturgintzari ematen dion ikusgarritasuna.

Siadecok eginiko ikerketak %3,54eko akats-tartea eta %95,5eko konfiantza-tartea dauka. Ikerketa osatzeko hiru xede talde aztertu dira: sortzaileen esparrua, kulturgintzako industriaren eragileena eta kulturzale edota bisitariena. Bakoitzeko emaitzak zehaztasunez desglosatu baino lehen, honako hauek izan dira emaitza orokorretatik ateratako ondorio nagusiak:

Durangoko Azoka, urteroko jazoera kultural garrantzitsua da bisitari gehienentzat.

Bisitarien profila euskalduna, kulturazalea eta genero aldetik anitza da, gazteen artean %65 emakumeak direla nabarmentzekoa izanik. Bistarien bi heren 45 urtez azpikoak dira, jaialdiaren gaztetasuna agerian utziz.

Euskaraz sortutako kulturgintza hauspotzea da Durangoko Azoka bisitatzeko arrazoi nagusia.

Partaideen ikuspegitik, Durangoko Azoka fidagarritasun ekonomiko sendoa duen ekimena da. Gainera,  eragina ez da azoka egunetara mugatzen, eta kontsumo-palanka gisara eragiten du.

Sortzaileen artean gutxiengoa dira sorkuntza bizibide dutenak, beste ogibide bat behar dute bizitzeko. Azpimarratzekoa da sortzaileen %90ek garrantzi handia aitortzen diotela Durangoko Azokari.

Durangoko kulturaren plaza oso garrantzitsua da hiru xede-taldeenzat: sortzaileen %86rentzat oso edo nahiko garrantzitsua da egitasmoa, eragileen %87k ontzat jo dute, eta bisitarien %97k oso ontzat.

Egitasmoaren dimentsioak kultur-birika bihurtzen du azoka, bai eragileentzat bai sortzaileentzat. Dimentsio horren eraginez hobetzeko esparru batzuk ere antzeman daitezke, partaide handien eta txikien arteko desoreka, kasurako. Logistika hobetzeko beharra ere islatu den arren, eragileen %97k balorazio positiboa egiten dute antolakuntzari buruz.

Bisitariak, euskal kultura hauspotzeko asmoz

Bisitarien atalean, 16 urtetik gorako 800 kulturazaleren ikuspuntua aztertu dute ikerlariek. Datuei heltzen badiegu, azokara etortzeko kulturzaleek duten arrazoi nagusia (%65) euskarazko produktuak erosiz euskaraz sortutako kulturgintza hauspotzea dela jakin dezakegu. Era berean, Durangoko Azoka urteroko jazoera kultural garrantzitsua da gehienentzat, izan ere, kulturazaleen ia %90ak behin baino gehiagotan bisitatu baitu Azoka. Gainera, bisitarien % 70ek maiztasunez kontsumitzen dute kultura bere adiera ugarietan.

Euskararen ezagutza azterturik, Durangoko Azokara datozen kulturazale edo bisitarien %92 euskal hiztunak dira. Erabilerari dagokionez, bisitarien erdiak euskara darabil, batik bat, bere ohiko bizitzan.

Genero arloan, emakumezkoak dira bisitarien gehiengoa, %58. Emakumeen partaidetza bereziki handiagoa da bisitari gazteen artean, non proportzioa %65era iristen den. Bistarien bi heren 45 urtez azpikoak dira, jaialdiaren gaztetasuna agerian utziz.

Sortzaileentzako ikusgarritasuna

2024ko Durangoko Azokan parte hartu zuten 129 sortzaileren iritzia ezagutu ahal izan da ikerketaren bidez. Nabarmentzekoa da gutxiengoa direla (%20) kultur ekoizpena ogibide bakar dutenak. Zentzu berean, %12 baino ez da sorkuntza lanetik bizi, betiere ziurgabetasun handiarekin. Hala, datuek azalerazi dute sortzaileen prekarietate maila beste sektore industrial batzuetan baino dezente handiagoa dela, izan ere, aztertutako sortzaileen %55i diru sarreren %20 baino gutxiago datorkie sormen lanetik. Hori guztia kontuan izanda, azpimarratzekoa da sortzaileen %90ek garrantzi handia aitortzen diotela Durangoko Azokari beraien jardunean, batik bat, ikusgarritasuna ematen dielako.

Amaitzeko, aipagarria da sortzaileen herena (%30,9) 35 urtez azpikoa dela.

Partaideentzat, azoka fidagarria

Industria osoaren %71k Durangoko Azoka bere kultur-produktuen sustapena eta sortzaileen promozioa egiteko baliatzen duela baieztatu du Siadecoren ikerkertak. Deigarria da, ordea, sustapen lan hori Durangoko Azokaren ondorengo salmentetan ere antzematen dela partaideen %46ren aburuz. Izan ere, Durangon izandako bisitarien %69k azoka ondorengo egunetan ere kulturgintzan kontsumitzeko asmoa berretsi du. Beraz, azpimarratzekoa da Durangoko Azokak duen eragina ez dela azoka egunetara mugatzen; hots, kontsumo-palanka gisara ere eragiten du.

Azken 3 urtetako salmenta bilakaerari dagokionez, galdekatutako eragileen %26k igo egin dela azaldu dute; jaitsi egin dela %25ek; eta berdin mantendu dela %21ek. Gainerakoek, lehenengo aldia izaki, ez dute izan konparatzeko aukerarik. Datuak aztertuta, azoka fidagarritasun ekonomikoa duen ekimena dela ondorioztatu daiteke, ia erdientzat sarrerak mantendu edo igo egin direlako.

The post Durangoko Azokaren indar kulturala berretsi du ikerketa batek first appeared on DOT Durangaldea.

Manifestazioa Durangon: “Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika”
Ehunka pertsona batu dira mobilizazioan, hemen amaieran irakurritakoa

Ehunka pertsona parte hartu dute

DURANGO | Historian zehar euskaltzaleok bizi izan ditugu pizkunde garaiak; bizi izan ditugu geldotze aroak ere; aldeko haize gehiagoko eta gutxiagoko aldiak egon izan dira. Hala, zenbaitetan horiek aprobetxatuz eta beste hainbatetan horiei aurre eginez, gaur arte iritsi gara. Gaur arte iritsi gara euskaltzaleen ekinari eta lanari esker; batzuek sinestu, amestu eta, batez ere, borrokatu izan dutelako Euskal Herri euskaldunaren alde. Horiengatik guztiengatik ez balitz, gaur ez ginateke hemen egongo. Horregatik, aitortza hori eginez hasi nahi genuke; mila esker euskararen alde aritu zareten eta gaur zabiltzaten euskaltzale guztioei. Biba zuek!

Aurreko balaunaldikoek euskara hil ala biziko egoeratik atera zenuten, arnasaldi luze bat emanez euskarari eta euskaldunoi. Baina, azken datuek, ikerketek eta hausnarketek diote euskara larrialdi egoeran dagoela eta etorkizuneko proiekzioak ere ez ditugu lagun.

Horren aurrean, askotan, instituzioek norbanakoak seinalatu izan dituzte; euskaraz bizitzea nahikeria hutsa balitz bezala, euskaraz edo erdara hemegonikoetan bizitzeko hautua egitea maila berean jarriz. Hori, ordea, iruzurra da. Euskarak egiturazko zapalkuntza jasaten du eta horren erantzule nagusiak frantziar eta espainiar estatuak dira. Bi estatu linguizida eta genozida, gure herria eta hizkuntza hiltzen dituztenak; makinaria osoa daukate gure aurka martxan. Tamalez, gurea ez da munduko nazio zapaldu bakarra eta, gaur, azken urteotan jasaten ari den izugarrikeria dela eta, hemendik, gure elkartasun guztia adierazi nahi diogu Palestinari. Israelgo Estatu genozida egiten ari dena erabat gaitzetsi eta palestinar herriaren askatasuna aldarrikatzen dugu.

Hala, euskararen zapalkuntza estrukturala izanik, agintari politikoek ardura berezia duzue, eta hizkuntza-politika ausartak egitea eta benetako eztabaidak zabaltzea dagokizue. Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban, aurrerapauso handiak egin dira, baina horiek ez dira nahikoa izan. Egungo oldarraldi politiko-judizialarekin ikusi dugunez, lortutako eskubide asko atzera bota dizkigute eta horrek agerian utzi du egungo legediek zirrikitu ugari dituztela eta ez direla euskaldunon hizkuntza eskubideak bermatzeko nahikoa. Euskararen koofizialtasunaren gabeziak argiak izan arren, Nafarroa Garaian, Lapurdin, Baxe Nafarroan eta Xiberoan ezinbestekoa da euskararen ofizialtasuna aldarrikatzea; gutxieneko eskubide batzuk legez bermatu ahal izateko. Euskal Herritarron hizkuntza-eskubideak jaioterriaren arabera aitortzen dizkigute eta horrekin amaitu beharra dago. Horregatik, eskaera zehatza egiten dizuegu, batez ere, Euskal Herriko alderdi abertzaleei: orain egiten duzuena baino askoz gehiago egin zenezakete, jarri euskara erdigunean, egin politika euskaltzaleak!

Mundu mailako dinamika ere ez dugu aldeko. Euskal Herria ez da irla bakandu bat eta ondorioz, kapitalismoak eta globalizazioak eraginda, gero eta bortitzagoa den homogeneizazio prozesuak erasotzen gaitu. Horrek munduko kultura eta hizkuntza aniztasuna harrigarriki murriztu du, hizkuntza gutxiagotu ugari desagertzeraino. Horrez gain, krisi anizkoitzen aroa bizi dugu eta testuinguru horretan, eskuin muturra eta faxismoa indartu egin dira. Hizkuntzaren nahiz bestelako eskubide sozialen borrokan dihardugunontzat hori oso kezkagarria da, atzera eraginarazi nahi baitigute. Era berean, gurean ere diskurtso arrazistak nahiz xenofoboak ugaritzen hasi direla sumatu dugu. Horiei irmotasunez erantzuten jarraituko dugu, argi utziz euskara elkarbizitza osasuntsurako tresna dela, eta ez bazterketarako edo bereizketarako.

Iluntasun eta zailtasun horien aurrean, ordea, bada argitasuna eta aurrera egiteko indarra. Gaur, hemen bildu garen guztiok gara horren adibide; asko gara eta egoera aldatzeko indarra badugu. Datuek diote, euskararekiko atxikimenduan, euskaltzaletasunean, indartsu gaudela; dagoen hizkuntz-gaitasunerako euskara asko erabiltzen da. Euskaldun askok eta askok euskara erabiltzeko hautu kontzientea egiten dugu egunero; hautu politikoa. Euskaraz bizitzea hautu politikoa da Euskal Herrian.

Desobedientzia ekintzen bidea ere indartzen ari gara, zapaltzen gaituzten legedi bidegabeei ez baitiegu obedientziarik zor. Hala, otsailaren 5ean, Euskal Herrian Euskarazeko lau ekintzaile epaituko dituzte “Euskaraz bizi nahi dugu!” idazteagatik Pirinio Atlantikoetako departamenduak Baionan duen eraikinean. Aurreko larunbatean, urtarrilaren 31n, mobilizazio bat egingo dugu Baionan bertan, ekintzaileei elkartasuna adierazi eta euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzeko. Kolektiboki antolatuz, desobedientzia eta intsumiso jarrerak elikatuz jarriatuko dugu.

Euskal Herriko herri mugimendu anitza eta bizkorra ere indargune garrantzitsua dugu. Eta guk, euskararen aldeko borroka beste borroka askatzaileekin batera ulertzen dugu. Horregatik, bestelako Euskal Herri baten aldeko borrokan dihardugunon arteko aliantzak indartzea dagokigu, desio dugun Euskal Herri askea eta zapalkuntzarik gabea eraikitzeko. Bide horretan, euskara zentrala izango da; askapenerako, batasunerako eta justiziarako nahitaezkoa, egungo sistemaren zapalkuntzak borrokatu eta gainditzeko ezinbesteko baliabidea.

Jada, han eta hemen, euskara ardatz hartuta, euskaldunak antolatzen eta kaleak hartzen ari gara: Euskararen Nazioarteko Egunean, erdalduntze makina gelditzearen alde ehundaka euskaltzale mobilizatu ziren Bilbon; Nafarroako hegoaldean eta erdialdean, Agerraldia egitasmoak hauspo ederra eman dio euskarari azken urteotan; Etxepare Lizeoko ikasleek indarberrituta ekin diote ikasturteari, urte luzetako aldarria, azterketak euskaraz egiteko eskubidearen aldarria, ardatz hartuta; eta abenduaren 27an, beste hitzordu garrantzitsu bat izango dugu euskaltzaleok Bilbon, Miribillan. Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, pizkunde berria irudikatzeko ekitaldia egingo da. Bertan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu, ahal bezain euskaltzale gehien biltzekoa. Orain da euskaltzaleon garaia! Orain da pizkunde berria hauspotzeko unea!

Euskararen Errepublika ipar hartuta, pizkunde hori indartzeko konpromisoa hartua dugu eta zuei guztioi ere horretarako deia egiten dizuegu. Euskararen Errepublikaren beharra, independentziaren beharra, aldarrikatzea eta bide hori eraikitzea da gure xedea; independentziarik ezean, ez baitugu Euskal Herri euskaldunik lortuko. Hizkuntza zein nazio zapalkuntzaren aurrean, tresna politiko propioak sortuz lortuko dugu Euskal Herri euskalduna. Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika!

Gora Euskal Herri euskalduna! Gora Euskararen Errepublika

The post Manifestazioa Durangon: “Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika” first appeared on DOT Durangaldea.

Izaskun Ellakuriaga gogoan hartuta bukatu da Durangoko Azokaren lehen eguna
Este viernes se celebraba su acto inaugural en San Agustin

Kamikaz Kolektiboko kideak parte hartu zuten ekitaldian

DURANGO | Durangoko Azokako lehenbiziko egunak bere 60 urteko ibilbideak sortutako ikusmira gainditu du. Kulturaren jaialdi bilakatuta, arrakastaz itxi du Durangoko Azokak bere lehenbiziko eguna. Euskal Herriko milaka ikasle batu dituen ikasle goizaren ostean, inaugurazio ekitaldiak Durangoko Azoka posible egiten duten pertsona guztien berotasuna bildu du San Agustin Kulturgunean. Bertan, Gerediagako elkarteko kideekin batera, instituzio nagusietako ordezkariek eta Azokaren babesle eta lagunek 60 urteko ibilbidearen garrantzia aldarrikatu dute familia giroan.

Lehendabizi, Durangoko Azoka egikaritzeko haien babesa ematen duten instituzio nagusietako ordezkariek hartu dute hitza: Mireia Elkoroiribe Durangoko Alkateak, Ibone Bengoetxea lehendakariordeak eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko Diputatu Nagusiak. Hirurek goraipatu dute 60 urteetan zehar Durangoko Azokak egindako lana eta Kulturaren Jaialdi bilakatzeko egindako apustu egokiak.

Ostean, Gotzon Gomez Gerediaga Elkarteko presidenteak hartu du hitza: “1965ean, euskal kulturaren aldeko su txiki baten bueltan batu ziren Andra Mariko elizpean, Durangoko Azokaren lehen edizioa antolatuz. Geroztik, su horren argitasuna lagun, ibilbide luze bat egin dugu elkarrekin. Andra Maritik merkatu plazara, handik karpa erraldoietara, gero Landako Gunera, azkenik Durango osora heltzeko. Pausorik pauso, ibilbide horrek honaino ekarri gaitu, urteotan sostengatu gaituen lurra sentitzeko, egindakoa miresteko. Eta, zelan ez, aurrera begiratzeko. Andra Mariko su hura bizirik dago oraindik, eskurik esku ekarri dugun argizaiolan”.

Agizaiola hori bera oparitu dio Gerediaga Elkarteak Izaskun Ellakuriagaren familiari Gerediaga elkarteko kidearen lana eskertzeko egindako omenaldian. Hala, bere lagun, lankide eta familiko kideez inguratuta urteetan zehar Durangoko Azoka posible egiteko burututako lan eskerga goraipatu nahi izan du Durangoko Azokak: “Gaur ezin ditugu ahaztu bide honetan lanean ibili diren lagun guztiak, eta bereziki pertsona bat oroitu gura dugu: Izaskun Ellakuriaga Bustintza. Langileetan langile, energia handikoa, pasioz beteriko ekintzailea eta gertuko laguna. Hogei bat urtean, gure etxe diren Gerediaga eta Durangoko Azokaren zutabe. Uste dut Gerediaga Elkarteko lantaldearen izenean ere banabilela asko botatzen zaitugula faltan diodanean. Bihotzetik, eskerrik asko euskal kulturaren alde eginiko ekarpenagatik, eta guri eman diguzun guztiagatik”.

Omenaldiak ordea ez ziren bertan bukatu. Gerediaga Elkartearen izenean, Gomezek bere aurretik presidente izandako Nerea Mujikari merezitako aitortza eskaini nahi izan zion eta txalo artean, elkartearen zuzendaritzan egindako lana goraipatu zuen. Ekitaldia ixteko, Kamikaz Kolektiboko Iraia Elias, Erika Olaizola, Amancay Gaztañaga eta Xanti Agirrezabala umorez beteriko antzerki formako oparia egin diote Durangoko Azokari.

The post Izaskun Ellakuriaga gogoan hartuta bukatu da Durangoko Azokaren lehen eguna first appeared on DOT Durangaldea.

Itziar Ituño Euskal Dendaren irekieran: “Durango beti da berezia”
Euskal artisautzaren balioa eta kalitatea aldarrikatu ditu aktoreak

Irekiera ofiziala bariku honetan izan da

DURANGO | 29. Euskal Dendak gaur goizean ireki ditu ateak merkatu plazan. Hasiera ofiziala Mireia Elkoroiribe Durangoko alkatearen eta Veronica Garcia Arbasoko presidentearen ohiko zinta mozketarekin etorri da. Itziar Ituño aktoreak ere inaugurazio jardunaldian parte hartu nahi izan du.

Astelehenera arte, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Behera eta Nafarroatik etorritako 53 erakusketari izango dira. Aurten ere, Bizkaiak izango du ordezkaritzarik handiena, hogeita hamar inguru, eta Durangaldeak sei enpresa izango ditu: Eneko Unzalu (bitxigintza, Durango), Veletta (ehungintza, Durango), Gorakat (Elorrio), Politena (Amorebieta-Etxano), Nudamé (Berriz) eta Harri Koskor (Otxandio), azken hori lehen aldiz parte hartzen.

The post Itziar Ituño Euskal Dendaren irekieran: “Durango beti da berezia” first appeared on DOT Durangaldea.

Durangoko Azokak 60. edizioaren ateak ireki ditu
Landako Gunea eta herriko hainbat txoko berriro beteko dira sortzaile, argitaletxe, musikari, zale eta ikusleekin

Ostiral honetan zabaldu ditu ateak

DURANGO | Durangoko Azokak bere 60. edizioa ospatuko du aurten eta ateak ireki berri ditu. Gerediaga Elkartearen eskutik, Landako Gunea eta herriko hainbat txoko berriro beteko dira sortzaile, argitaletxe, musikari, zale eta ikusleekin.

Urtemuga bereziak giro berezia ekarri du; urteetako ibilbidea gogoratu eta etorkizunari begira jarri du Azoka, euskal kulturaren transmisioa, berrikuntza eta sorkuntza lehen lerroan jarrita.

Egitaraua oparoa izan da: liburu eta disko aurkezpenak, solasaldiak, haur eta gazteentzako ekintzak, zuzeneko musikaz beteriko Ahotsenea, eta publikoarekin harreman zuzena bilatu duten sortzaile ugari. Azokak, beste behin, euskal kulturaren aniztasuna eta bizitasuna erakutsiko ditu.

The post Durangoko Azokak 60. edizioaren ateak ireki ditu first appeared on DOT Durangaldea.